Arrakasta, Lanbide Heziketako azokak

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 17a, 00:00
Gizarte Berrikuntzako LHIIk antolatutako azoka, larunbatean.

Azoka antolatu zuten, joan den larunbatean, Hernaniko Gizarte Berrikuntzako LHIIko irakasleek eta ikasleek. Jende mordoa bertaratu zen Txantxangorri elkartearen parera, eta ikasleek egindako lanak ikusteaz gain, hainbat tresna erabiltzeko aukera ere izan zuten. Aurten, gainera, berrikuntza ugari aurkeztu ditu Lanbide Heziketak, eta, hori ez ezik, bestelako ekintza bereziak ere egin dituzte, eta horien guztien berri eman zuten azokan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!