Spotak entregatzeko azken eguna, hilak 19

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 17a, 00:00

Gazteak kooperatibismora gerturatu nahi dituzte. Irabazleak 1.000 euroko saria eskuratuko du.

Aurten, euskarazko spot lehiaketaren hamaikagarren edizioa ospatuko da, eta Kooperatibismoa gazteei gerturatzea du, helburu nagusia: «Zergatik lan egin kooperatiba batean?». Parte-hartzaileek, maiatzaren 19a bitartean izango dute aukera, euren lanak egin eta aurkezteko. 

Aurten Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak parte hartuko du, babesle nagusi gisa. Parte-hartzeari dagokionez, 500 spot inguru jaso dira edizio guztietan zehar. Euspot, Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen.

Joan den urtean, jasotako lan kopurua izan zela diote antolatzaileek, eta aurten, marka guztiak haustea espero dute.

 

Spotaren truke, saria jokoan

Entregatu behar diren lanen iraupenak, 30 segundokoa izan behar du, gehienez. Iazko berrikuntzari jarraituz, aurten ere, formatua
librea izango da. Spota edozein formatutan grabatu ahal izango da: horizontalean ala bertikalean. Lehiaketa irekia da, eta edozeinek har dezake parte, izan ere, adin eta maila guztietarako sariak daude.

3.000 euro baino gehiago banatuko dira, irabazleen artean. Sei sari banatuko dira, denera. Sari nagusiak hurrengo hauek dira: spotik onena (1.000 euro), publikoaren saria (500 euro), gazteen saria (14-18 urte) (500 euro), musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro), Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro) eta azkenik, Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).

Parte-hartu nahi dutenek, http://www.euspot.eus/parte-hartu loturako galdetegia bete beharko dute lana aurkezteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!