Urteroko zita Loidin, EPAB elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 17a, 00:00
Loidin izango da ekitaldia.

Ekainaren 17an izango da oroimenezko ekitaldia, Loidiko mugalarien oroitarriaren aurrean.

Urteroko ohiturari eutsiz, Euskal Pirinioak Askatasun Bideak elkarteak oroimenezko ibilbide atsegina antolatu du, bi eguneko mendi-martxari protagonismoa emanda. Omenaldi honetan, duela 80 urte iheslarien «odisea eta lagundu zituzten mugalarien lana» omenduko dutela nabarmendu dute antolatzaileek. 

Frantziako Biarno eskualdeko Aspe ibaiko haranean dagoen Borce/Etsaut-etik, Pirinioetako mugaraino eta gero mugatik Aragoiko Huesca probintzian dagoen Canfranc Geltokira jaitsiko da ibilaldia.

Aspe Haraneko Accous eta Canfranc Geltokiko herrietan egingo dituzte omenaldiak. Horrez gain, inaugurazio ekitaldia Hernanin egingo dute, urtero moduan, Loidi auzoan. Mugalarien oroitarriaren aurrean izango da ekitaldia, ekainaren 17an, eguerdiko 12:00etan. 

Hernaniko kideez gain, nazioarteko taldeko ordezkaritza txiki batek ere hartuko du parte Loidiko ekitaldian, hain zuzen ere Kanadak, Irlandak, EEBBk eta Euskal Herriak.

Euskal Pirinioak Askatasun Bideak elkarteak, herritarrak gonbidatu nahi izan ditu antolatutako mendi-martxara, eta  ekainaren 17an egingo den ekitaldira: «ordezkari publikoak ere gonbidatuta daude omenaldi labur eta xumera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!