Neska jubenilak laugarren, trainerilletan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 17a, 00:00

Trainerillak prestakuntza bezala erabili ditu Hernanik.

Pasai Donibanen jokatu da Gipuzkoako Txapelketa eta Hernanik ontzi bat uretaratu du bertan.

Asteburuan Gipuzkoako Trainerilla Txapelketak jokatu dira, Pasai Donibanen, eta Hernanik final batera sailkatzea lortu zuen larunbatean, laugarren postuan. Igandean, finalean, ez zuen aukerarik izan hirugarren postua lortu eta podiumera igotzeko. Laugarren postuan amaitu zuen Hibaika (16:11.63), San Juan (16:12.79) eta Zumaiaren (16:38.74) atzetik. 

Bigarren luzean atzean geratu ziren hernaniarrak eta minutua galdu zuten estropadaren amaieran. Jubenil mutiletan, San Juan izan zen txapeldun; absoluto nesketan, Donostia Arraun Lagunak; eta absoluto mutiletan, Hondarribia.

Orain, trainerilla denboraldia amaitzeko Euskadiko eta Espainiako Txapelketak geratzen dira, nahiz eta Hernanin ez izan bertan. Gero trainera denboraldia hasiko da. Hernaniren helburua, denboraldia ahalik eta hoberen osatzea da. Trainerillak prestakuntza bezala erabili ditu Alex Orena entrenatzaileak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!