Errepublikak 184 boto, bakarra Monarkiak

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 16a, 00:00
Hernanin, Zinkoenean jarri zen bozkatzeko aukera.

Larunbatean, Monarkia edo Errepublika nahi den bozkatu ahal izan zen Estatuan. Hernanin 185 pertsona joan ziren botoa ematera, horietatik 184k Errepublika bozkatu zuten eta beste batek Monarkia. Euskal Herrian deigarri izan zen Nafarroako partaidetza, Estatuko altuena ikaragarrizko aldearekin. 13.437 boto eman ziren Nafarroan eta 13.127 Errepublikaren alde. EAEn 4.710 botoetatik, 4.628 izan ziren Errepublikaren alde. Guztira 81.617 boto izan ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!