Gaur leize batean murgilduko dira

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 15a, 00:00

Felix Ugarte elkarteak gaur espeleologia ikastaroko bigarren saioa eskainiko du. Atzo, Santa Barbarako  bertikalak erabili zituzten progresio bertikala (jumarra eta jaitsierak soketan) ikasteko. Ezagutza horiek eskuratuta, gaur bigarren saioan, leize batean murgilduko dira ikastaroan bermatutako edukiak praktikan jartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!