'Moio' kalea inauguratu zen

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 15a, 00:00

Etzi, asteartea LGTBfobiaren aurkako eguna da eta horren harira, hainbat ekimen antolatu ditu Udaleko Berdintasun sailak. Honela, kontzentraziorako deia luzatu dute, arratsaldeko 20:00etan hasita, Plaza Berrin. Atzo, Aimar Elosegi Ansa 'Moio' kalea inauguratu zen. Izendapena, Loratuz Lotu eta EHGAM-ekin elkarlanean egin zen eta bertan izan ziren ordezkariak, familia, lagunak eta herritarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!