«Uztailaren 2an herrion burujabetza eta autodeterminazioa» aldarrikatuko da

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 14a, 00:00

Gure Eskuk, ANCk, Òmnium Culturalek, FEECek eta Artistes de la Repúblicak “Pirinioetako bidea” antolatutako ekimenetan Euskal Herriko eta Kataluniako herritarrek Pirinioetako 300 gailur argiztatuko dituzte, uztailaren 2an. Hernaniko Gure Eskuk mahaia jarriko du ostegunetan eta ostiraletan arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara Plaza Berrin eta larunbatetan 12:00etatik 13:30etara Kale Nagusian ekimenean parte hartu nahi duenak izena eman dezan. Bestalde, uztailaren 2ko ekimenaren berri komunikabideetan zabaltzeko, maiatzaren 14an larunbatean, Uzturre mendia argiztatuko dute. Parte hartu nahi duenak 20:00etan Izaskun baselizatik irteera egin dezake. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!