'Odoletan' abestiaren bideoklip-a kaleratu berri du Huntzak

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 14a, 00:00

'Odoletan' abestiaren bideoklip-a kaleratu du, Huntzak. Argazkia: Musikaze.

'Ezin Ezer Espero' hirugarren diskoko lana da, eta zaintza eta minaren gaiak jorratzen ditu.

Huntza taldeak Ezin Ezer Espero (2021) hirugarren diskoko Odoletan kantuaren bideoklipa kaleratu berri du. Zaintza eta barne minaren gaiak jorratu ditu, taldearengan ohikoak direnak baino erritmo gordinagoen laguntzarekin.

Bideoklipa Arriguri ekoiztetxe entzutetsuaren eskutik aurkeztu dute Huntzako kideek, eta ekoiztetxearen «iluntasunak eta energiak» abestiaren mezua «anplifikatzen» duela nabarmendu dute taldekideek.

Datozen hilabeteetan, aurreratu dutenez, Huntzak jarraituko du hirugarren lanarekin, Ezin Ezer Esperoren aurkezpenarekin, nagusiki Euskal Herrian, Katalunian, Espainian eta Frantzian

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!