Gimnasia kanpuserako, izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 14a, 00:00

Uztailaren 4tik 22ra izango da kanpusa, 6-10 urte bitartekoentzat. Maiatzaren 31ra arte apuntatu daiteke.

Gimnasia kirol kanpusa antolatu du Hernaniko Gimnastika Kirol Klubak, uztailerako. Hiru astekoa izango da gimnasia kanpusa, hilaren 4tik 22ra; baina aukeran izango da astebeterako izena eman, bi asterako, edo hiru asterako.

6-10 urte bitarteko haurrek hartu dezakete parte; 2012 eta 2015 urteen artean jaiotakoek, hain justu.

 

Izena emateko azkeneko eguna, maiatzaren 31

Kanpusean parte hartzeko, dagoeneko zabalik dago izenemate epea. Emailez egin behar da, hernanigimnastika@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Horretarako azkeneko eguna maiatzaren 31 da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, edo zalantzak argitzeko, helbide horretara bertara idaztera animatu ditu Hernaniko Gimnastika Kirol Klubak, interesa duten guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!