Aimar Elosegi Ansa 'Moio' kalearen inagurazioak hartuko du protagonismoa, gaur eguerdian

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 14a, 00:00
Biteri kalea moztuta egongo da goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Eguerdiko 12:00etan hasiko da Aimar Elosegi Ansa 'Moio' kalearen inaugurazioa, eta ondorioz, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara, Biteri kalea moztuta egongo da. 

Hurrengo asteartea LGBTfobiaren aurkako eguna da eta horren harira, hainbat ekimen antolatu ditu Udaleko Berdintasun sailak, Gorputz desbideratuen errebolta, (atzo, gaur eta bihar) zikloarekin. Horien artean dago, Aimar Elosegi Ansa 'Moio' kalearen inaugurazioa, eta konkretuki izendapena, Loratuz Lotu eta EHGAM-ekin elkarlanean egin da. Era berean, Hernaniko Udalak LGTBIfobiaren aurkako naziarteko egunari buruz egindako adierazpen instituzionalean, honakoa salatzen du, besteak beste: «aurten ere Hernaniko Udalak ahotsa altxatzen du sexu- eta genero- aniztasunarekiko gorrotoak eragindako erasoak salatzeko, bereziki azken aldian Euskal Herrian eman diren eraso eta erailketa homofoboak irmo salatu nahi ditugu».

Horrez gain, dio, genero identitate, sexu-orientazio eta adierazpen guztientzat herri bizigarria sortu behar dela: «gizarte osoaren erantzukizuna da diskriminazioa eta indarkeria mota guztien aurka borrokatzen jarraitzea». Horregatik, eta gehiagogatik, kale-izendegian egiten ari garen aldaketen baitan, Aimar Elosegi Ansa 'Moio'ri kale bat eskainiko diogu». Halaber, errepikatu du, herritar guztion zeregina dela ahaleginak batzea: «gizarte berdinzale, inklusibo eta anitza lortze aldera».  Arrazoi guztiak tarteko,  Hernaniko Udalak LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko egunaren harira antolatu diren jarduera zikloan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei. 

Gorputz desbideratuen errebolta (atzo, gaur eta bihar) zikloaren barneko ekimenik nabarmenena gaurkoa izango da: eguerdiko 12:00etan Biterin, Aimar Elosegi Ansa Moio kalearen inaugurazioa, eta horregatik, bihar goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara bitartean, Biteri kalea moztuta egongo da. Kalearen izendapena, konkretuki, Loratuz Lotu eta EHGAM-ekin elkarlanean egin da. Era berean, maiatzaren 17an, LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko egunean hain justu, kontzentraziorako deia luzatu dute, arratsaldeko 20:00etan hasita, Plaza Berrin. 

Mahai-ingurua, hilaren 25ean

Gorputz desbideratuen errebolta (atzo, gaur eta bihar) zikloari amaiera emango zaio maiatzaren 25erako antolatu den mahai-inguruarekin. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da Kulturarteko Plaza Feministan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!