Udal aldizkaria etxe guztietara banatzen hasiko dira, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 13a, 12:02

Urte guztietan egin diren obra nagusien berri ere ematen da aldizkarian, besteak beste. 

2021-2022ko ikasturte honetan gauzatu diren ekimen, egitasmo eta obra batzuk gogora ekartzen ditu ale honek, eta Udala gaur hasiko da etxeetara banatzen. Ginera, Udalak aditzera eman du, leku berezia duela Hernani Burujabe proiektu «berritzailea eta eraldatzaileak». Izan ere, azken hilabeteotan Hernanin egon den proiektu garrantzitsuenetakoa da: «urriaren 1ean abiatu zen ofizialki eta ordu geroztik bidea urratu duten eta mamitu duten egitasmo batzuk azaltzen dira aldizkariko orrietan». Sektore ezberdinen errepaso laburra egiten da, energiaren ereduaren trantsiziorako bidean, gaiarekiko sentsibilizazioa lantzeaz gain, Enherkom herri kooperatiba ere sortu dute herriko zenbait eragilek. 

Elikadura burujabetzaren inguruan «pauso garrantzitsuak» eman direla ere ziurtatu du Udalak: «lehen sektoreko herriko ekoizleak batzen dituen Henase kooperatiba eta Herrilur kontsumo kooperatiba sortu dira. Herrilurrek, gainera, tokiko produktuen merkaturatzea errazteko denda ere zabaldu berri du Izpizua kalean. Moneta sozialari dagokionez, Ekhilurren sarrera ere pixkanaka ari da dendak atxikitzen». 

Aldizkarian, egindako obra nagusien berri ere ematen da, besteak beste, Lizeaga auzoko Madalena kalearen urbanizazioa, urteko asfaltatze kanpaina, eta arrakasta haundia izaten ari den Garbigune mugikorra. 

Halaber, beste arloetan ere ekimen oso interesgarriak buru dira, esaterako, kultur arloan, Geuretik Sortuak Euskal Herriko sortzaileak eta sorkuntza sustatzeko programa; feminismoaren eta kulturartekotasunaren arloan erreferenteak diren zenbat pertsonaien biografiak eta ekarpenak plazaratzeko Gobara prodcastaren sorrera; zaintza arloan, etxez-etxeko langileen lan baldintzak duintzeko asmoz, Udalak 290.000 euroko urteko ekarpena gehitu izana. 

Era berean, Europako Funtsetik orain arte herrira iritsi diren 350.000 euroak merkataritza sustatzeko eta mugikortasuna hobetzeok gauzatzeko baliatu direla ere azaltzen da aldizkarian. 

Urbieta kalearen oinezkotzea berreskuratu dela eta ehunka hernaniarrek erabiltzen duten kirol azpiegituraren futbol eta errugbi zelaien etorkizuna hobetzeko urratsak emango direla ere albiste nabarmenak dira. 

Amaitzeko, aldizkarian agertzen diren beste gai nabarmen batzuk ere aipatu ditu, besteak beste, Portu eta Karbel oinezkotze bidea, Florida 08 eremuan eta Urumea ikastola zaharraren eremuan planifikatuta dauden bi urbanizazioa proiektuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!