Bigarren eskuko azoka etzi itzuliko da, eta bizikletak saltzeko aukera dago

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 12a, 00:00

Bigarren eskuko azoka bueltan da larunbatean, Urbieta kalean. Asteburu honetan, bigarren eskuko bizikletak eta bizikletentzako materiala saltzeko aukera izango da. Materiala bilduko da 09:00etatik 10:30etara, eta azoka bukatuta, saldutakoaren truke irabazitako dirua edota saldu ez den materiala saldu ahal izango da. Azoka 10:30etatik 13:30etara izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!