Bideoz esker onak grabatuko dituzte gaur, ferian

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 12a, 00:00

Tratu Onen herria egitasmotik, Esker Onen sarea dinamika abiatu dute eta, gaur, Urbieta kalean, ferian, izango dira 10:30etatik 13:00etara. Bertan, Zein herritarrei eman nahi zenizkioke esker onak? galdera luzatuko diete herriko hainbat eragiletako eta sareko kideei, eta bideoz jasoko dituzte beste herritarrei esker onak ematen. Bihar, berriz, Ereñotzun izango dira, 17:00etatik 19:00etara. Guztia Tratu Onen Kanalean publikatuko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!