Lvner talde hernaniarrak 'Closing Doors' lehen singlea aurkeztu du

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 12a, 00:00

Meltdown taldearen errautsetatik jaio da Pablo Ferrerasen, Julen Adurizen, Mikel Amundarainen eta Bittor Herreroren eskutik.

Meltdown talde hernaniarraren errautsetatik, azken urteotako estatu mailako hardcore talde emankorrenetako bat, Lvner jaio da, estreinako singlearekin. Closing Doors Pablo Ferrerasen (ahotsa), Julen Adurizen (gitarra), Mikel Amundarainen (baxua) eta Bittor Herreroren (bateria) proiektu berriaren hasiera da, argiz eta itzalez betetako doinu bilduma; bertan Hernanikoek erabateko aldaketa erakusten dute soinuan, eta proposamen pertsonal eta bakarraren oinarriak ezartzen dituzte.

Singlea kanta bakarraz osatua dago, Bring Me The Horizon. Azaldu dutenez, «Enter Shikari eta bertako Lisabö bezalako post hardcore/emo taldeak gogora ekar ditzake, baina Closing Doors-en erritmoak generoaren formula tradizionaletatik haratago doaz, instrumental zorrotzen, base elektroniko baten 808en eta hi-haten, eta Pabloren ahots melodikoaren nahasketarekin». Hiru minutu eskaseko katarsi kolektiboa da.

Closing Doors, zalantzarik gabe, kontutan hartzeko moduko lehen erreferentzia da, eta Lvner Euskal Herriko eta estatuko panorama alternatiboan gertutik jarraitu beharreko proposamenetako bat dela argi uzten du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!