Espeleologia ikastaroa etzi eta igandean eskainiko da

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 12a, 00:00

Lehenengo egunean, Santa Barbaran, alpinismoaren nozioak eskainiko dira. Izena eman behar da 'felixugarte.org' webgunean.

Felix Ugarte elkarteak antolatutako espeleologia ikastaroko data ate joka dugu dagoeneko. Etzi eta igandean izango da, eta guztiz doakoa da. Hori bai, plazak mugatuak dira eta, beraz, beharrezkoa da aurretik izena ematea www.felixugarte.org webgunean.

«Alpinismoa ez den arren, bere material eta teknika propioak ditu espeleologiak», aipatu dute antolatzaileek. «Horregatik, horien lanketa egingo da ikastaroan, lurpeko paisaia ezkutuak eta harrigarriak segurtasunez bisitatu eta esploratu ahal izateko».

Ikastaroa bi saiotan antolatu dute: lehenengoan, «Santa Barbarak eskola gisa eskaintzen ditugun bertikalak erabiliko ditugu progresio bertikala (jumarra eta jaitsierak soketan) ikasteko»; ezagutza horiek eskuratuta, bigarren saioan, «leize batean murgilduko gara ikastaroan bermatutako edukiak praktikan jartzeko», aurreratu dute.

 

Lehentasuna, hernaniarrek

Ikastaroko plazak mugatuak dira eta, aipatu dutenez, lehentasuna emango zaie Hernaniko biztanleei. Izen-ematea zabalik dago. Norbere datuak erregistratu beharko dira eta, izena ematearekin batera, materiala eta mediku-asegurua ere ziurtatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!