'Moio' kalea inauguratuko da etzi, larunbatean, eguerdian Biteri ondoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 12a, 00:00
Biteri kaleak 'Moio' izena hartuko du aurrerantzean.

Asteartean, LGTBfobiaren aurkako nazioarteko eguna da eta kontzentrazioa dago Plaza Berrin.

Maiatzaren 17a, asteartea, LGBTfobiaren aurkako eguna da eta horren harira, hainbat ekimen antolatu ditu Udaleko Berdintasun sailak. Era berean, Udalak adierazpen instituzionala onartuko du aste honetan. 

Ekimenik nabarmenena, etzi, larunbatean, eramango da aurrera. Gorputz desbideratuen errebolta (atzo, gaur eta bihar) zikloaren barnean, eguerdiko 12:00etan Biterin, Aimar Elosegi Ansa Moio kalearen inaugurazioa izango da.

Horrez gain, maiatzaren 17an, 20:00etan, Plaza Berrin, kontzentrazioa antolatu da, LGBTfobiaren aurka. Maiatzaren 25rako ere mahai-ingurua dago iragarrita. Unibertsoetatik multibertsoetara: sigletatik komunitatera izenburupean, 18:00etan Kulturarteko Plaza Feministan, ariko dira, Gorpuz desbideratuen errebolta (atzo, gaur eta bihar) zikloaren barnean. 

Azkenik, maiatzaren 20an erakusketa jarriko da, ekainaren 10era arte, Luminiszenteak: emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak, eta erresilientzia historia zenbait izenburupean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!