Hernanin, monarkia edo errepublikaren arteko herri-kontsultak mahai bat izango du larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 11a, 00:00

Monarkia ala Errepublika Herri Kontsultaren Plataformak antolatu du eta Zinkoenean bozkatu daiteke 10:00etatik 15:00etara.

Maiatzaren 14an, larunbatean, monarkiaren edo errepublikaren artean erabakitzeko herri-kontsulta egingo da espainiar estatu mailan. Euskal Herrian ere izango dira botoak emateko mahaiak, baita Hernanin ere. Elkarrekin Podemosek, kontsultara deitzen duen Estatuko plataformako kide bezala, mahai bat jarriko du larunbatean, maiatzak 14, Zinkoeneako Plazan, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:00etara.

Kontsulta antolatu duten eragileen esanetan, «gizarte demokratikoetan, herriek eragiten dieten gai garrantzitsu guztiei buruz erabakitzen dute, besteak beste, Estatu formari buruz. Trantsizio demokratikoan, ezin izan genuen Monarkia ala Errepublika hautatu. Horregatik, maiatzaren 14a nahiz eta kontsulta ez den hoteslea, demokrazia parte-hartzaileari buruzko jardunaldi haundia izango da, eta herri-adierazpen askeko ekitaldi demokratikoa, non botoa eman eta iritzia eman ahal izango ditugun Estatu Monarkia ala Errepublika moduaz».

Estatu Mailako Monarkia ala Errepublika Herri-Kontsultaren Plataformak antolatu du. «Egungo biztanleriaren gehiengoak ez zuen 1978ko Konstituzioa bozkatzeko aukerarik izan, eta botoa emateko aukera izan zuenak, Estatu eredua aukeratzeko betarik ez zuen izan. Horregatik, plataforma zabal eta anitza osatu dugu. Herritarrek bi aukeren inguruan iritzia eman ahal izateko Estatu mailako herri galdeketa bultzatu dugu», adierazi zuen Javier de Miguel plataformako kideak. «Kontsulta adierazpen bide bat da, parte hartzeko bide bat, eta ekintza demokratiko bat, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko», erantsi zuenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!