80 pertsona, 'Ximon' omentzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 10a, 00:00

Sebastian Lizaso eta Millan Telleria, omenaldian.

Otsueneko Simon Etxeberria Ximon 2020 urtean hil zen eta igandean, Osiñagako Auzo Elkarteak antolatuta, auzotarrek agurtu zuten omenaldi bero batekin. Bertso bazkaria antolatu zen, Millan Telleria eta Sebastian Lizaso bertsolariekin, eta 80 bat lagun bildu ziren bertan. Giro ezin hobean mahaien inguruan elkartutako denek izan zuten Ximon oroimenean. Ximonen pasadizoak, alaitasuna eta laguntasuna goraipatu ziren bertan eta bazkari ederraz gozatu zuten hurbildutakoek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!