Arriatzu baserriko kideak omenduko dituzte San Isidro egunez Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 10a, 00:00

San Isidro eguneko omenaldia, 2019an.

San Isidro eguneko jaialdia berreskuratu da aurten Hernanin meza, kirola, bertsolari eta omenaldiarekin.

Astigarragan San Isidro eguna Lurraldia ekimenaren baitan uztartu dute aurten eta Hernanin, berriz, San isidro Eguna bere horretan berreskuratuko da igandean. Pandemia aurretik antolatzen zen bideari eutsiko zaio.

Honela, azkenengo aldiz 2019an antolatu eta gero, aurten Tilosetan ekitaldi berezia izango da. Maiatzak 15ean, 12:00etan, meza izango da San Joan Bataiatzailearen elizan eta 11:00etan emakumezkoen goi mailako pala partidua jokatuko da Tilosetako frontoian.

Behin partidua amaituta omenaldia eskainiko zaie Arriatzu baserriko baserritarrei: Jose Ramon Ceberio Zubiarrain eta Manoli Zubelzu Txapartegi senar-emazteei, eta Maialen Ceberio Zubelzu eta Ane Ceberio Zubelzu alabei. 

Ondoren gizonezkoen goi mailako eskuz binakako partidua hasiko da eta herri kirolen erakustaldiarekin amaitu aurretik, bertsolariak ariko dira. Euria eginez gero, 12:00etan omenaldia udaletxeko arkupeetan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!