Haur eta helduen danborraden entsegua, hilaren 16an Etxeberrin

Kronika - Erredakzioa 2022ko maiatzaren 9a

2019ko Mendeskoste jaietan, Etxeberri elkartearen danborrada.

Mendekoste jaietako eta San Joanetako danborradetan arituko dira haurrak. Helduak, auzoko jaietan.

Aurten ere, bi danborrada talde ari da prestatzen Etxeberriko lagun elkartea: haurrena eta helduena. Danborra jotzera aimatzen diren haurrek, Mendekoste Jaietan hartuko dute parte aurrena, ekainaren 3an; eta San Joanetakoan ondoren. Bi hitzordu horiei begira, maiatzaren 16an hasiko dira entsaioekin: astelehenetik ostegunera, 18:30etatik 19:30etara. Parte hartuko duen haurren batek danborradako erroparik ez balu, elkarteak berak utziko dio jantzia.

Helduen danborrada, berriz, ekainaren 3an aterako da, gaueko 23:00etan. Parte hartzeko gogoa eta interesa duenak, hilaren 16an izango du aukera, entsaioekin hasteko: astelehenetik ostegunera, 19:30etatik 20:30etara. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!