Eskalada ikastaroa maiatzaren 14an eta 15ean, Mendiriz Mendiren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 9a, 00:00

Urteroko zitari eutsiz, eskalada ikastaroa antolatu du Mendiriz Mendik. Maiatzaren 14an eta 15ean izango da, eta, aurreratu dutenez, izena ematen dutenen profilaren arabera erabakiko da zehazki zer landuko den: «alegia, hastapenekoa edo ikastaro aurreratua izango den, kirol eskalada edo mendiko eskalada jorratuko den, eta abar». Horrez gain, eskaladarako bilguneen tailerra ere antolatu dute etzirako, atal teorikoarekin eta praktikoarekin. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Mendiriz Mendiren egoitzan. Hauexek dira izena emateko bideak: 943 33 27 45 telefono zenbakira deituta, mendirizmendi@gmail.com helbidera idatzita, edo, egoitzara bertaratuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!