Liburu gunea, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 9a, 00:00

Kaxko elkarteak liburu gunea jarriko du Plaza Berrin, aste honetatik aurrera. «Nahi duenak utzi eta har ditzake liburuak», aipatu dute. Goizez zein arratsaldez egongo da zabalik, baina ordutegia zehazteke dago oraindik. Azpimarratu dute poltsak eta kaxak ez eramateko, soilik liburuak. Horrekin batera, liburu asko izanez gero, elkartearekin harremanetan jartzeko eskatu dute.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!