Mendiriz Mendik eta Langile Ikastolak bandera igoko eta jaitsiko dute aurtengo San Joanetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 8a, 00:00

Jai batzordeak aste honetan hartu du erabakia: «ibilbide oparoa eta urtemuga esanguratsua» duten elkarteei emango die aukera.

Joan den urtean, ezinezkoa izan zen San Joanak ospatzea. Izan ere, osasun egoerak galarazi egin zuen festak antolatzea. Aurten, ordea, egoera hobetu dela ikusita, San Joanak izango direla aurreratu dute. Horrekin batera, dagoeneko eman dute argitara zein taldek izango duen jaietako bandera igotzeko eta jaisteko egitekoa.

San Joanetako batzordeak jakitera eman duenez, «ibilbide oparoa eta urtemuga esanguratsuak» ospatzen ari diren bi taldek izango dute udaletxearen balkoitik bandera igotzeko eta jaisteko ardura: batetik, Mendiriz Mendi taldeak (75 urte bete zituen joan den urtean); eta, bestetik, Langile ikastolak (50 urte bete zituen 2020an).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!