Haur danborradaren entseguak, Etxeberrin

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 7a, 00:00

Maiatzaren 16an hasiko dira, Etxeberriko lagun elkartean. Astelehenetik ostegunera, arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara.

Urte batzuen ostean, aurten, Etxeberriko danborradak San Joan jaietan irteteko asmoa du, eta horregatik, parte hartu nahi duten haurrei dei egiten die Etxeberriko lagun elkarteak, anima daitezen.

Haur tanborradaren entseguak, laister hasiko dira: Maiatzak 16an. 6 urteetatik gorako haurrek hartu ahal izango dute parte, eta tanborra edo barrila eramateko gai izan beharko dute. Txikiagoak direnak, sukaldari edo kantinera moduan atera ahal izango dute. 

Tanborradan izen emateko, entsegu egunetan elkartera bertaratuz egin daiteke edota online, https://labur.eus/etxeberrihaurdanborrada webgunean. Bestela ere, danborradako jantzirik ez duen haurrari, erropa utziko zaio.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!