Euskoprincess-ek laster estreinatuko du, «Hollywood Star System» mixtape berria

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 7a, 00:00

Euskoprincess-ek, Gaztean emandako elkarrizketan. Argazkia: Gaztea Irratia.

Euskoprincessek ekainaren 17an, La Zowirekin kartela elkarbanatuko du Donostiako Dabadaba aretoan.

Euskoprincess, 23 urteko artista hernaniarrak, laster aurkeztuko du «Hollywood Star System», bere estreinako mixtapea. Duela urtebete, Lehendakari abestia aurkeztu ostean, ezaguna egin zen eta etengabe abesti berriak sortzen dihardu.

Hilabete batzuk aurrera eginda, Gaztea irratian eskainitako elkarrizketa batean aipatu zuen moduan, regetoiarekin eta denbowarekin esperimentatzen dabil, burubelarri.

 

Hainbat elkarlan egin ditu Euskoprincessek

Estreinatuko duen mixtape berria, «Hollywood Star System»,  sortzerakoan beste zenbait artistekin ibili da elkarlanean. Gaztea irratian aurreratu zuenez, dagoeneko, Chill Mafiako kideekin eta Ben Yart musikari nafarrarekin egin ditu elkarlanak. Eta gainera, Euskoprincess-en jarraitzaileek ekainaren 17an egin ahal izango dute berarekin bat, Donostiako Dabadaba aretoan. Bertan ere, La Zowi abeslariarekin batera kartela elkarbanatuko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!