Kiroldegiak uretako jarduerak antolatu ditu, ekaineko arratsaldeetarako

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 7a, 00:00

Maiatzaren 3tik 15era izango da izen ematea, kiroldegian edo online. Ur jarduerak, 5 urtetik 16 urte arteko gazteentzat zuzenduta daude.

Uda geroz eta gertuago dugu, eta horrekin, udako oporrak datoz. Hori dela eta, Hernaniko kiroldegiak ekainerako ikastaroak prestatu ditu. Gazteek arratsaldeetan eskolarik ez dutenez, eskaintza bereziak izaten dituzte, eta oraingo honetan, uretako jarduerak prestatu dituzte. Jarduera hauek, ekainaren 1etik 22ra izango dira, astelehenetik ostiralera, 12-16 urte bitartekoak izan ezik, hauek astelehen, asteazken eta ostiral. Bost talde osatzea da, helburua: 5, 6,7-10, 10-12 eta 12-16 urte bitarteko taldeak.

 

Hainbat data, garrantzitsu

Ur jardueretan izen ematea pasaden maiatzaren 3an hasi zen, eta 15ean amaitzen da epea. Apuntatzeko bi aukera daude: Online web.hernani.eus webgune bidez edota kiroldegiko bulegora bertaratzen. Behin izen ematea amaitu dela, hilak 16ean goizeko 08:00etan zozketa egingo da, izena eman duten guztien artean. 

Azkenik, maiatzaren 17an zerrendak publikatuko dira, eguerdiko 14:00etan. Zerrenda kiroldegian edo online bidez ikusi ahal izango da, izen ematea egin behar den webgune berean. 

Behin zerrenda publikatu dela, eta ikastaroa emateko behar beste jenderik ez balego, taldeak elkartu egin beharko lirateke: 5-6 urte eta 7-12 urte bitarteko taldeak sortuz.

UR JARDUERAK

HERNANI

EKAINAREN 1ETIK 22RA

15:00-15:45 5 urte (5 urte beteta eta 2014an jaiotakoak) eta 6 urte dituztenak (2015ean jaiotakoak). 60,13€ (bazkideak) edo 101,25€ (bazkide ez direnak).

15:10-16:00 7-10 urte (2013 eta 2014 jaiotakoak) eta 10-12 urte dituztenak (2010 eta 2012 jaiotakoak). 60,13€ (bazkideak) edo 101,25€ (bazkide ez direnak).

16:00-16:50 12-16 urte dituztenak (2006 eta 2009 jaiotakoak). 41,00 (bakzideak) edo 67,55€ (bazkide ez direnak)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!