Korrikako argazki lehiaketan, hiru irabazle

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 6a, 00:00

Garazi Loiarte, irabazitako lotearekin

Irabazleek hainbat sari lortu dituzte: kamiseta, giltzatakoa, botilla eta abar.

Apirilak 10ean zeharkatu zituen Korrikako lekukoak, Astigarraga eta Hernani, Donostia hiriburura iritsi baino ordu bete lehenago. 22. edizioaren harira, Kronikak Korrikako argazki lehiaketa antolatu zuen, Urumea bailarako biztanleek ateratako argazkiekin txapelketa sortzeko helburuarekin. 

Apirilak 14a izan zen, lehiaketako argazkiak entregatzeko epe muga, eta orduan hasi zen irabazleen aukeraketa prozesua. 

Apirila bukaeran eta maiatza hasieran banatu zitzaizkien sariak, lehiaketaren hiru irabazleei: Garazi Loiarte, Ainhoa Cia eta Uxue Zugasti. Irabazleek poz haundiz hartu zituzten sari ezberdinak. Opari sortan bertan, Kronika eta Dobera Euskara Elkarteen produktuak ageri ziren. 

Lotearen barnean, irabazle bakoitzak sari mordoa jaso zituen. Esate baterako, Korrikarako kamiseta, botila, Korrikako lekukoaren formako giltzatakoa, Kronikaren poltsa, Doberako liburuak eta txanoa, besteak beste.

 
Uxue Zugasti, poz-pozik sariekin.
 
Ainhoa Cia, irabazitako lotearekin, Kronikako bulego kanpoan. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!