Hildako langilearen heriotza salatzeko, agerrialdiak egin zituzten

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 5a, 00:00

Buruntzaldeako Kontseilu Sozialista herenegun, Tilosetako agerraldian.

Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak herengun egin zuen kontzetrazioa. Hernaniko Ezker Abertzaleak, atzo.  

Herenegun Zikuñagan hildako langilearen heriotza salatzeko, agerraldiak izan ziren herenegun eta atzo, Hernanin. Asteartean, ezbeharra gertatu zen egunean bertan, Buruntzaldeako Kontseilu Sozialista bildu zen Tilosetan, «Lan heriotza Hernanin, kapitalismoa hiltzailea» lemapean. 

Hernaniko Ezker Abertzaleak, berriz, atzorako jarri zuen hitzordua. Zinkoenean elkartu ziren, eta «senideei, lankideei eta gertukoei» elkartasuna adieraztearekin batera, argi utzi zuten mezua: «Ez da zoria, prekarietatea da; istripu hau guztiz ekidin zitekeen. Gehiegi dira enpresa honetan azken urteetan gertatutako lan istripuak eta heriotzak». Nabarmendu zuten herenegun izandako heriotza «lanak eragindako» aurtengo hogeitahirugarrena izan dela Euskal Herrian. «Odol isuriak ez du etenik», gehitu zioten datuari. «Ez dugu onartuko Zikuñaga enpresak ardura beregain ez hartzeko egindako mugimenduak, ez eta Osalan zein inspekzioak istripu hau trafiko bezala hartzea euren estatistikak leuntzeko».

 

Hernaniko Ezker Abertzalea atzo, Zinkoenean.
 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!