Zita gaur, Kulturarteko Plaza Feministan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 4a, 00:00

18:00etatik 20:00etara, saioa antolatu dute: 'Gizonak maskuinitateen kaiolan? Begirada hiltzaile bat'.

Maiatzean sartzearekin batera, Kulturarteko Plaza Feministak hilabete honetako egitaraua aurkeztu du. Gaurkoan, Gizonak maskulinitateen kaiolan? Begirada hiltzaile bat saioa izango da, 18:00etatik 20:00etara. Bertaratzeko, izena eman behar da: hernanitoherri@gmail.com.

 

Ekintza gehiago antolatu dituzte datozen asteetarako

Datorren asterako, bi saio prestatu dituzte. Hilaren 10ean, Amherrek antolatuta, Nazionalitatea eskuratzea: eskakizunak eta izapideak hitzaldia izango da, gaztelaniaz, 18:00etan hasita. Maiatzaren 12rako, berriz, bilera irekia antolatu dute, 18:00etan, Hernanin, zaintza-lanekin zer? izenburupean. Euskeraz izango da, itzulpen zerbitzuarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!