Argindar mozketa, ostegunetik ostiralerako gauean Kaxkoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 3a, 14:40

Kaxkoan argindarra moztuko da, ostegunetik ostiralerako gauean I-DE Distribución Eléctricak (Iberdrola) Plaza Berriko transformazio zentroko zeldak aldatzeko. Argindarra moztuko du 00:00etatik 06:00etara portal batzuetan. Etenaldiak argiteria publikoan ere eragina izango du, Kaxkoan hain zuzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!