Garraiolari bat hil da gaur goizean Zikuñagan, kamioi batek harrapatuta

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 3a, 11:24

Zikuñaga Papeleraren atzeko bidean gertatu da. Aparkatuta zegoen beste kamioi baten kontra jo du kamioiak, eta erdian harrapatu du gizona. Momentuan hil da.

Garraiolari bat hil da gaur goizean Hernanin, kamioi batek harrapatuta. Zikuñaga Papeleraren atzeko bidean gertatu da ezbeharra, aparkalekuetan. Aparkatuta zegoen beste kamioi bat jo du kamioiak, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik; eta erdian harrapatu du gizona. Antza denez, istripuaren unean, aparkatuta zegoen kamioiaren atzeko aldean ari zen hizketan, beste pertsona batekin. Bi kamioiek zeramakiten egurra, paper fabrikarako.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!