Odola emateko zita gaur, Iturola elkartean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 3a, 00:00

Herritarrak odola ematen, Iturolako aretoan.

Arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara, odola eman ahal izango dute hernaniarrek. Hitzordua hartzea beharrezkoa da.

Hileko lehenengo astearteko zitari eutsiz, odola emateko aukera izango da gaur, Hernanin. Hori horrela izanik, Odol Emaileen Elkarteak odola emateko deialdia luzatu diete herritarrei, lagundu biziari, eman odola lelopean. 

Odol ematea arratsaldean izango da, 16:30etatik 20:30etara, Iturola Elkarlan Sorgunean (Bº Florida Auzoa). 

 

Deitu, hitzordua hartzeko

Odol ematean parte hartu nahi duen orok, hitzordua eskatu beharko du aldez aurretik. Horretarako, 943 00 78 84 telefono zenbakira deitu behar da, goizeko ordutegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!