Axi Baglietto-k gidatuta, Tratu Onen Foroa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 3a, 00:00

Arratsaldeko 18:00etan izango da, Kulturarteko Plaza Feministan. Oraingoa, hamargarren edizioa izango da. Izena eman behar da aurretik.

Udalak, Arremanitzek eta Berdintasun Kontseiluak antolatuta, Tratu Onen Foroa izango da bihar, arratsaldeko 18:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan. Hamargarren forua izango da eta, oraingo honetan, gaia da Gizonak maskulinitatearen kaiolan? Begirada hezitzaile bat, eta Axi Baglietto Gabilondo arituko da gidari lanetan. Gainera, gonbidatu berezia ere izango da; izan ere, Oskar Estanga Ezkurdia bertaratuko da hitzordura. Aurreratu dutenez, Estangak «ondorio batekin borobilduko du forua». 

Hernaniko Tratu Onen herri izateko bidean, nabarmendu dute mutilen eta gizonen ekarpena «ezinbestekoa» dela. «Satiro antzerki-tertulian ikusi ahal izan genuen interes haundia dagoela herrian, mutilen sexualitateei dagokienez behintzat. Hori dela eta, lanketa horri jarraipena ematea erabaki dugu», gehitu dute. Arremanitzeko kideen esanetan, «Herri Hezitzailearen ikuspegitik, denok eragiten dugu mutil gazteen hazkuntzan, hezkuntzan eta norberaren identitate eraikuntzan». Horregatik, diote, «garrantzitsua iruditzen zaigu zeregin horri zein begiradatik egiten dugun aztertzeko aukera eta espazioa izatea». 

 

Izena eman behar da aurretik

Deialdia luzatu diete gaian interesa duten «eragileei, aktibistei, hezitzaileei, irakasleei, gurasoei eta entrenatzaileei». Hori bai, bertaratu nahi dutenek, izena eman beharko dute aldez aurretik. Horretarako, bidali mezua hernanitoherria@gmail.com helbide elektronikora edo, bestela, idatzi 656 547 355 telefono zenbakiko WhatsAppera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!