Ramadanaren bukaerako festak ia 500 musulman elkartu ditu Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 2a, 09:39

Ehunka musulman Ramadanaren bukaerako festa ospatzen, Atsegindegin.

Goizean goiz elkartu dira Hernaniko eta inguruko musulmanak, hilabete sakratuaren bukaera ospatzeko. Elkarrekin errezatu dute, Imanak gidatuta.

Atzokoa izan zen musulmanen hilabete sakratuaren azkeneko eguna, eta Ramadanaren bukaera ospatzeko, Atsegindegin elkartu da Hernaniko eta inguruko komunitate musulmana, gaur goizean goiz. Aurreneko eguzki izpiekin hasi dira bertara gerturatzen, eta kantuan aritu ondoren, 09:00ak aldera errezatu dute, Imanak gidatuta.

Ondoren, aurrenekoz jan eta edan dute egun argiz, hilabete osoan baraualdia egin ondoren, apirilaren 1etik maiatzaren 1era.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!