Tilos 7 Pasa txapelketako bigarren asteari hasiera emango zaio gaurkoan, arratsaldeko partiduekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 2a, 00:00

Irazustabarrenak eta Ruizek, Esoainen eta Lertxundiren aurka jokatuko dute.

Gaur arratsaldeko 18:30etan emango zaio hasiera asteleheneko lehen partiduari, Tilosetan, eta jarraian, beste bi jokatuko dira seguruenik. 

Maiatzeko lehenengo astelehenari hasiera ederra emango dio, gaurkoan, Tilos 7 Pasa txapelketak. Izan ere, 11garren edizioko bigarren astea indarrez hasteko, hiru partidu jokatuko dira gaur. Hala ere, horietako bat zehaztu gabe dago oraindik, baina bigarren mailakoak izango dira dagoeneko zehaztuta dauden partiduak: hasteko, 18:30etan, Xibu eta Markel, Izquierdoren eta Aizkorretaren aurka ariko dira; eta ondoren, 19:15etan, Irazustabarrenak eta Ruizek, Esoain eta Lertxundi izango dituzte aurkari. 

Bihar, neskek emango diote hasiera partiduei; 18:30etan Urien eta Antsotegik, Aizpea eta Edurneren aurka neurtu beharko dituzte indarrak; jarraian jokatuko den partidua, txapelketa herrikoikoa izango da, 19:15etan hasita: Leitza eta Jota, Muñoaren eta Otxandoren kontra. Biharko azken partidua, bigarren mailakoena izango da, eta arratsaldeko 20:00etan emango zaio hasiera. Arandiak eta Alkortak, Iruretagoyena eta Pavon izango dituzte aurrez-aurre. 

Etzi, bigarren mailakoak izango dira jokatuko diren partiduak; hasiera emango diote 17:45etan Danik eta Alejandrok, Iñigoren eta Xenkiren aurkako partidua jokatuz; jarraian, 18:30etan, Eizagirre eta Agirrek, Lizeagaren eta Gurutzeagaren aurka neurtuko dituzte indarrak; ondoren, 19:15etan, Garate eta Danboleneak hartuko dute lekukoa, Oiaga eta Zubeldiaren kontra jokatzeko; eta azkenik, 20:00etan, Arregi eta Urreaga, Esoainen eta Lertxundiren aurka ariko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!