Erika Elizari hernaniarra saritua, 'Literatura Martxan' lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 2a, 00:00

Eskuinean, Erika Elizari hernaniarra Foru Jauregian. Argazkia: Gipuzkoa.eus.

Guztira 200 lan inguru aurkeztu dira ekimen honetara: «horietatik, %63 emakumeek idatzi dituzte, eta %37 gizonek».

Pasa den hilabetean, Harkaitz Millan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatuak eta Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Literatura martxan lehiaketaren lehen edizioko sariak banatu zituzten, Foru Jauregian, saritutako 4 pertsonekin egindako topaketa pribatu batean. 

Lehenengo sarietako bat, Erika Elizari hernaniarrari eman zitzaion; gaztelaniaz eta euskeraz egindako mikrorelatoengatik. Erika Elizarik, beraz, honako sariak jaso zituen: bizikleta elektrikoa, Mugi txartela kargatzeko 100 euro eta liburu-dendan gastatzeko zenbateko bereko bonua. 

200 lan inguru, lehiaketara

Lehenengo edizio honetarako deialdira 200 lan aurkeztu direla azaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiak: «horietatik, %63 emakumeek idatzi dituzte eta %37, berriz, gizonek».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!