Elikadura burujaberako bidean, Herrilur

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 1a, 00:00

Herrilur denda, Izpizua kaleko 13. zenbakian.

Denda ireki du Hernanin Herrilurrek, elikadura kontsumo elkarteak. Hernani burujabe proiektuaren barruan kokatzen da egitasmo hau, eta elikadura burujabetza du ardatza: «lehen sektorearen gainbeherari eta elikadura menpekotasunari aurre egin nahian». 

Herrilur elkartearen helburua da, Henase, Hernaniko abeltzain eta nekazarien elkartearekin batera, elikaduraren balio kate osoa herrian garatzea.

Izpizua kaleko 13 zenbakian dago, eta hau du ordutegia: aste barruko egunetan, 09:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara; larunbatetan, berriz, 09:30etatik 13:30etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!