Espeleologia ikastaroa hilabete honetan, Felix Ugarte Elkartearekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 1a, 00:00

Izena emateko aukera dago felixugarte.org webgunean sartuta.

Hernaniko Felix Ugarte Elkarteak, herritarrei zuzendutako espeleologia ikastaroa antolatu du maiatzaren 14rako eta 15erako. Antolatzaileek aditzera eman dute, espeleologia alpinismoaren lehengusua den arren, bere material eta teknika propioak dituela: «hauek izango dira ikastaroan ezagutu eta praktikatuko direnak, lurpeko paisaia ezkutu eta harrigarriak segurtasunez bisitatu eta esploratu ahal izateko». 

Ikastaroa bi jardunalditan banatu dute; eta xehetasunak eman ditu Felix Ugarte Elkarteak: «lehenengoa Santa Barbarak eskola gisa eskaintzen dizkigun bertikalak erabiliko ditugu, progresio bertikala (jumarra eta jaitsiera soketan) ikasteko». Behin oinarrizko ezagutzak finkatuta, bigarren jardunaldian, leize batean murgilduko dira ikastaroan barneratutakoa praktikan jartzeko. 

Plaza mugatuak direla nabarmendu dute antolatzaileek, eta diote lehentasuna emango zaiela Hernaniko biztanleei. Beraz, izena emateko aukera zabalik dago, eta webgune honetan egin daiteke: felixugarte.org. Gogorarazi dute doakoa dela «materiala eta mendiko asegurua-barne». k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!