Maiatzak 1eko elkarretaratzeak, bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 30a, 00:00

Langileen Nazioarteko Eguna da bihar, maiatzaren lehena. Eta horren harira, elkarretaratzeak antolatu dituzte Hernanin. Ernaik eta LABek, esaterako, 19:00etan jarri dute hitzordua Plazan, manifestazioa egiteko, Egin dezagun posible eta Zaintza lanak/enplegua/ondasunak banatu! leloekin. Parte hartzeko deia luzatu diete gazte guztiei: «gure bizitzekin ez dute jolastuko, izan gaitezen gure bizitzen jabe!».

Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak, berriz, ordubete lehenago jarri du zita, 18:00etan Plazan, eskualde mailako mobilizazioa egiteko, Kapitalismoaren krisi garaian sozialismoa eraikitzen lelopean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!