Herritarren ongizaterako, Pauso podologia zentroa

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 29a, 00:00

Ander Urkiri goian eta Patri Urbieta behean, Pauso podologia zentroan.

Pauso izeneko podologia kontsulta ireki dute Patri Urbieta eta Ander Urkiri podologo gazteek, Urbieta kalea 18 zenbakian. Osasun zentro hau, Latxunbe jatetxearen eta Inaxi okindegiaren ondoan kokatzen da, eta podologo debarrek ziurtatu dute, hernaniarrak hartzeko gogoz daudela: «Bartzelonan ikasi genuen podologia eta Hernaniko herritarrei laguntzea da gure helburua». Horretarako, Pauso podologia zentroak, mota guztietako zerbitzuak eskaintzen ditu, besteak beste, kirol podologia, kiruguria podologia, kiropodia, oin diabetikoa eta azterketa biomekanikoa. Punta-puntako teknologia erabiltzen dute: «3D eskanerra daukagu plantilak egiteko, berritzailea da eskaintzen dugun zerbitzu hau».

Beraz, Pauso podologia zentroak herritarrei bertaratzeko eta eskaintzen dituzten zerbitzuak ezagutzeko gonbitea luzatu nahi izan diete: «jarri zuen oinak gure eskuetan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!