Gorputz Desbideratuen Errebolta zikloa maiatzean, ekintza ugarirekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 29a, 00:00

Maiatzaren 3an hasiko da ekimena, Zinegoak jaialdiarekin; eta 'MOIO' kalea inauguratuko dute maiatzaren 14an.

Hernaniko Udalak, Kulturarteko Plaza Feministak, Berdintasun kontseiluak, Loratuz lotu elkarteak eta Euskal Herriko Sexu Askapenaren aldeko elkarteek, bat egin dute Gorputz Desbideratuen Errebolta zikloa antolatzeko orduan. 

Zikloan zehar, maiatzeko zenbait egunetan, ekimen desberdinak antolatuko dira, herriko hurrengo gune hauetan: Plaza Berri, Kulturarteko Plaza Feministan eta Biteri kultur etxean.

 

Maiatzean zehar hainbat ekimen, herrian

Gorputz Desbideratuen Errebolta zikloaren harira, Hernanin zenbait ekitaldi antolatuko dira, elkarte desberdinen lanaren ondorio: Zinegoak zine jaialdia, Aimar Elosegi Ansa MOIO kalearen inaugurazioa, Unibertsoetatik multibertsoetara: sigletatik komunitatera mahai ingurua eta LGTBfobiaren aurkako nazioarteko eguneko kontzentrazioa.

 

EGITARAUA

Maiatzak 3, Zinegoak, 19:00etan Kulturarteko Plaza Feministan.

Maiatzak 14, Aimar Elosegi Ansa 'MOIO' kalearen inaugurazioa, 12:00etan Biterin.

Maiatzak 17, LGTBfobiaren kontrako nazioarteko eguneko kontzentrazioa, 20:00etan Plaza Berrin.

Maiatzak 25, Unibertsoetatik multibertsoetara: sigletatik komunitatera mahai ingurua, 18:30etan Kulturarteko Plaza Feministan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!