Euskaraldiaren aurkezpena, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 29a, 00:00
Kilimak musika taldeak girotuko du Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da Euskaraldiaren hirugarren edizioa, eta gaur aurkeztuko du Dobera Euskara Elkarteak, festa giroan. Atsegindegin izango da, 19:00etan. Irati Sarasua izango da aurkezlea, eta ekitaldia girotuko dute Kilimak taldeak eta Asier Kidam magoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!