Bilera gaur, Tokiko Gobernu Batzordeak

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 28a, 00:00

Ohiko bilera egingo du gaur, goizeko 09:00etan udaletxean, Hernaniko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak. Zazpi puntu dauzkate lantzeko; tartean, honakoak: Komunitatearen aldeko lanak eginez zigorrak betetzeari buruzko hitzarmena; Kale Nagusiko etxebizitza baten lehen erabilerarako baimen eskaera; Latsunbeberri auzoko trasteleku bat etxebizitza bati lotzeko obraren baimen eskaera; eta Martindegi 14an zatiketa egiteko baimen eskaera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!