'Album' antzezlana gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 28a, 00:00

Antzerkiak hartuko du Biteriko oholtza gaur, Album emanaldia eskainiko baitu Formol Laborategiak, arratsaldeko 19:30etan hasita. Sarrerak 8 euroan daude salgai, Biterin bertan eta kultura.hernani.eus webgunean; eta 25 urtetik beherakoek, gonbidapena jaso dezakete Gazteria Arloan (Aristizabal kalea 7), goizeko 09:00etatik 14:00etara.

Intza Alkain, Edurne Azkarate eta Mikel Ibarguren dira antzezleak. Horrela dio aurrerapenak: «asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definitu gaituzte; infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinarik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!