Marrazki erakusketa, maiatzaren 2tik 6ra

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 27a, 00:00

Maiatzaren 2tik 6ra, Bide Heziketako marrazki erakusketa izango da, 17:00etatik 19:00etara Biterin.

Aurten, Bide Heziketako hamalaugarren marrazki erakusketa aurkeztuko dute, Biteri kultur etxean. Bide Heziketa saioetan, pertsonen garapen integrala bideratzen eta bermatzen saiatzen diren hezkuntza jarduerak lantzen dira. Bai ezagupen ikuspuntutik (seinaleak, arauak, eta abar.) eta baita, ikuspuntu humano batetik (ohiturak, jokabideak, eta abar). 

Helburua da, zirkulazioaren fenomenoari erabiltzaileei eta haiek ingurumenarekin duten harremanaren arteko harmonia egokian aurre egiteko, bide-segurtasun egokia lortzea.

 

Erakusketan parte hartzaileak

Erakusketan bertan, ikusi ahal izango diren marrazkiak, herriko eskolako haurrek eginak dira: Elizatxo, Aratz, Langile eta Urumea ikastetxeetakoak. 

Ikasleen artean zenbait gai  landu dituzte, adinaren arabera. Lehen hezkuntzako 3. mailako ikasleek, "goazen oinez" gaia landu dute, 4.mailakoek "bidaiaria", eta 5. eta 6. mailakoek, "bizikletaz" eta "istripua" gaiekin zerikusia dituzten marrazkiak sortu dituzte. 

Marrazki horiek guztiak, Biteri kultur etxean egongo dira ikusgai, erakusketa moduan, maiatzaren 2tik 6ra. Eta ikustera joan ahal izateko ordutegia hurrengo hau izango da: arratsaldeko 17:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!