Simonen omenez, bertso bazkaria maiatzaren 8an

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 27a, 00:00

Osiñagako Auzo Elkarteko kideek, «2020an galdu genuen lagunaren omenez» bertso bazkari bat antolatu dute. Maiatzaren 8an egingo da, Otsuenea sagardotegian, eguerdiko 14:00etan. Bertaratzeko izena eman behar da eta horretarako epemuga apirilaren 30a da. Sebastian Lizaso eta Millan Telleria izango dira bertsotan. Bazkarirako 45 euro ordaindu behar dira, eta prezioaren barnean daude kafea eta kopa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!