Herriko bi kioskoen esleipen prozesua irekita

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 26a, 00:00

dalak nabarmendu du maiatzaren 6ra arte aurkez daitezkeela proposamenak. 

Plaza Berrin eta Urbieta kalean dauden kioskoen esleipen prozesua irekita dagoela jakinarazi du Hernaniko Udalak. Kiosko hauen jarduera nagusia aldizkarien eta egunkarien salmenta egitea izango da. Horrez gain, Hernaniko Udalak aditzera eman du, kioskoen ustiapena hartzen dutenek ez dutela kanonik ordaindu beharko. Irekiera ordutegiari dagokionez, gutxienez, egunero 07:00etatik 13:30etara zabalik egon beharko du. Beraz, kontzesiodunak ordutegi horretan zabaldu ahal izango du. 

Emakidak, 10 urterako ematen dira, eta bost urteko luzapenak egiteko aukera dago. Gehienez ere, 25 urte arte. Proposamenak contratacion.euskadi.eus lizitazio elektronikorako plataformaren bitartez edo udaletxean bertan aurkeztuko dira Herritarren Harrera Zerbitzuko bulegoetan. Maiatzaren 6ra arte aurkez daitezke proposamenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!