Bi elkarretaratze gaur, etxez etxeko laguntzan ari diren Euleneko langileek

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 26a, 00:00

Eguerdiko 14:00etan udaletxe aurrean bilduko dira, eta arratsaldeko 16:30etan, DYAren aurrean.

LAB sindikatuak deituta, elkarretaratzeak eta mobilizazioak hasi dituzte Hernaniko etxez etxeko laguntza zerbitzuan ari diren Euleneko langileek. Bi kontzentrazio egingo dituzte gaurkoan: eguerdiko 14:00etan bilduko dira udaletxe aurrean, eta arratsaldeko 16:30etan, berriz, DYAren aurrean. 

Etxez etxeko zerbitzuko langileek ozen aipatu dute egunero ari direla borrokatzen prekarietatearen aurka: «ez dugu limosnarik nahi, KPIa lotuta izango duen gutxieneko hitzarmena nahi dugu. Lanaldi egonkorrik ez daukagu, eta oro har, kontratuan aurreikusita dauzkagun lanaldiak ez dira bermatzen». Arrazoi gehiago medio, gaur bi elkarretaratze egingo dituzte eta elkartasuna behar dutela azpimarratu dute: «zaintza denon ardura baita». 

LAB sindikatuak deituta, mobilizazioak 

LAB sindikatuak argi adierazi du etxez etxeko laguntza zerbitzua beste gizarte zerbitzu asko bezala, publikoa izan arren azpikontrata bidez kudeatzen dela: «eta langileen lan baldintzak hobetzeko saiakeran zailtasun haundiak izaten dituzte». k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!