Garaipen garrantzitsua lortu dute Hernaniko jubenilek Gernikan

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 26a, 00:00

0-1 irabazi zuen Jubenil Nazional mailako taldeak eta salbazioa lortzeko aukerak mantentzen ditu.

Hernaniko Jubenil Nazional mailako taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen igandean Gernikan. 0-1 amaitu zen norgehiagoka hernaniarren alde eta horrek azkenaurreko postua sei puntura urrundu du. Ez hori bakarrik, Hernani 15garren dago sailkatuta, 27 punturekin, hamazazpi taldeko ligan eta orain Beasain, 14garrena, puntu bakarrera du. 13garrena eta 12garrena hiru puntura daude denboraldia amaitzeko lau jardunaldiren faltan. Salbazioa posible da denboraldian zehar asko sufritu eta gero. Jonanen sartu zuen Hernaniren gola eta hurrengo urtean Nazional mailan jarraitzeko urrats beharrezko eman zuen Hernanik.

 

Ohorezko erregionalean 2-1 galdu zuen Hernanik

Partidu zaila zuen aurretik Hernanik Elgoibarren. Elgoibar bigarren dago sailkatua Ohorezko Erregional mailan eta erakutsi zuen aurten Hernaniren gainetik dagoela. 2-1 irabazi zuten partidua eta hernaniarrak seigarren mantentzen dira Liga lau jardunaldiren faltan. Hernaniarrek seigarren postu hori borrokatu beharko dute Bergara eta Zarautzekin

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!